XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
VIen IRUDIABRAULIO (bakarrik).
BRAULIO - (
¡Barrena parrez eta arpegi azarria jarri biar! ¡Zer esanen gatik!.
Emango nuke biziyaren erdiya ezkontza ori egitiaren gatik, eta alaz guztiyaz ere kopeta illuna jarri eta azarre agertu biar.
¿Eta zergatik?... Arrebak esan ziran ezkeroztik Julian, alkatiaren semiak, nere alabari begiratzen ziyola, sartu zizaidan biyotzian poz aundi bat eta, zergatik ez dakidala, esaten nau beti ixil-ixilik ezkontza ori egingo dala.
¡Gaurko nere meza berriya ondo aterako balitz!....
Gauz abekin astuta negoan beste eskutitzaz.
(
Adízkide maitia: Nik agindutako abeslaria ezinliteke juan gaur;... zergatik bigar goizian degu Eliz-jaya... (
Zaude bada keskik gabe.
Betiro zure adizkidea.
-
Atzoko karta. Orrengatik esan nau neri Nikasio-k bart etorri zala.
Ondo dago. Esaten dubenez laixter emen da ta nik nai bezela aterako da dana.
(